Oholtzan
21:00etan
Golden Apple Quartet taldearen emankizuna Donostian, gaur gauean, "Oholtzan" saioan
EITB Media
Taldearen 30. urteurrena ospatzeko Donostiako Kataluinia plazan eskainitako ikuskizuna izango da ikusgai.
"Oholtzan" saioak Golden Apple Quartet taldearen 30. urteurrena ospatzeko Donostiako Kataluinia plazan eskainitako ikuskizuna eskainiko du gaur, Ilaski Serranoren aurkezpenarekin. Kontzertuan, beraien kantutegi ezagunari errepasoa egiteaz gainera, kanta berrien moldaketak ere eskaini zituzten. Guztia beraiek duten ohiko umorearekin.
Taldea Manu Romanok, Mikel Urreiztik, Loyola Garmendiak eta Edu Errondosorok sortzen dute. Euren abesti ezagunenetarikoen artean, 'Buen menú' edota 'Maria de la O' daude.
"Oholtzan: Golden Apple Quartet Donostian" kontzertua gaur izango da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.