Itxi

Oholtzan

Oholtzan

Oholtzan

22:30ean

Thierry Biscaryren kontzertua, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Abeslari baxenafarraren kantaldian bere hiru diskoetako abesti ezagunenak izango dira entzungai.

0:28
Thierry Biscary

Zarauzko Modelo aretoan Thierry Biscaryk eskainitako kontzertuaren emanaldia izango da ikusgai, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en. Ilaski Serranok aurkeztuko du, 22:30ean, musikari baxenafarraren kantaldia.  

Abeslari eta txalapartari, bakarlari moduan dabil azken urteotan Thierry Biscary, besteak beste, Kalakan taldean aritu eta gero. Hiru disko ditu merkatuan: Manez eta kobreak; Manez B eta Muda. Zarautzeko kontzertuan hiru diskoek jasotzen dituzten kantak entzungo dira, tartean, "Elezurtzak", "Muda", "Margitta", "Leireki" edota "Tatuaia" .

"Oholtzan" emanaldia 22:30ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.