Itxi

Oholtzan

Oholtzan

Oholtzan

22:00etan

'Emakume okerrak' ikuskizuna, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Musikaren historiako hainbat emakume eta musika egileren bertsioak biltzen ditu Gasteizen grabatutako emanaldiak.

0:24
Leire Celestino, Joli eta Paula Azkona

Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, bi emanaldi berezi dakartza aste honetan "Oholtzan" saioak. Lehendabizi, Ilaski Serranok aurkeztuta, Gasteizen grabatutako Emakume okerrak ikuskizuna izango dugu ikusgai. Ondoren, iaz "Oholtzan" saioan parte hartutako emakume sortzaileen emanaldi bildumaz gozatu ahal izango dugu. 

Emakume okerrak ikuskizunean, musikaren historiako hainbat emakume eta musika egileren bertsioak interpretatuko dituzte hiru emakumek: Leire Celestinok pianoarekin, Paula Azkonak txeloarekin eta Jolik ahotsarekin eta gitarrarekin. Besteak beste, Chavela Vargas, Janis Joplin, Judy Garland, Edith Piaf, Lourdes Iriondo eta Sinead O´Connorren melodiak entzungo ditugu. Gorka Pastorrek egin ditu moldaketak. 

"Oholtzan" saioa gaur izango dugu ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera.