Itxi

Oholtzan

Oholtzan

Oholtzan

22:00etan

Urmuga jaialdiaren bigarren atala, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Emanaldian, Alex Sarduik, Jurgi Ekizak, Pettik, Maider Zabalegik, Mattin Lerisak, Nerea eta Gorka Urbizuk eta Zegamako Orkatz eta Orkatz txiki abesbatzek parte hartuko dute.

0:32
'Oholtzan' saioa

2021eko Urmuga jaialdiaren bigarren atala izango dugu ikusgai gaur "Oholtzan" saioan. Oñatin eta Zegaman grabatutako emanaldia aurkeztuko digu Ilaski Serranok 22:00etatik aurrera. 

Mendia eta musika uztartuz, natura eta gizakia musikaren bidez elkar batzea du helburu nagusi Urmuga egitasmoak. 2021eko edizioaren bigarren ataleko protagonistak izango dira: Alex Sardui, Jurgi Ekiza, Petti, Maider Zabalegi, Mattin Lerisa, Nerea eta Gorka Urbizu eta Zegamako Orkatz eta Orkatz txiki abesbatzak.

"Oholtzan" saioa 22:00etan izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.