Itxi

Oholtzan

Oholtzan

Oholtzan

22:00etan

Urmuga jaialdiaren hirugarren atala, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Idoia, Xendarineko ahizpak, Juantxo Arakama, Niko Etxart, Aitor Mendiluze, Alex Sardui, Miren Narbaiza eta Chill Mafiak hartuko dute parte, Et Incarnatus orkestrak lagunduta.

0:34
Urmugan jaialdiko irudi bat

Euskal Herria puntatik puntara zeharkatzen duen Urmuga musika jaialdiaren 2021eko hirugarren atala eskainiko du "Oholtzan" saioak larunbat honetan. Andoainen eta Baigorrin grabatutako emanaldiekin osatutako saioa 22:00etatik aurrera izango dugu ikusgai Ilaski Serranok aurkeztuta. 

Migel Zeberiok zuzendutako Et Incarnatus orkestra lagun dutela, artista hauek hartuko dute parte: Idoia, Xendarineko ahizpak, Juantxo Arakama, Niko Etxart, Aitor Mendiluze, Alex Sardui, Miren Narbaiza eta Chill Mafia.