Itxi

Oholtzan

Oholtzan

Oholtzan

21:00etatik aurrera

Tolosari eskainitako gaua, larunbat honetan "Oholtzan" saioan

EITB Media

Lehendabizi, maiatzaren 27an Francisco Escudero kontserbatorioak txistuari egindako omenaldia izango da ikusgai. Ondoren, tolosar musikari eta dantzariak protagonista dituen ikuskizun herrikoia.

  • Tolosan txistuari egindako omenaldiko irudia

    Tolosan txistuari egindako omenaldiko irudia

"Oholtzan" saioak Tolosari eskainitako gau berezia prestatu du. Lehendabizi, Francisco Escudero musika kontserbatorioak joan den maiatzaren 27an Leidor antzokian txistuari egindako omenaldiaz gozatu ahal izango dugu. Oholtza gainean, kontserbatorioko orkestra sinfonikoa arituko da Garikoitz Gonzalezen zuzendaritzapean. Eurekin batera agertuko dira Iñigo Azkue, Janitz Enparantza, Elorri Oyarbide eta Manex Zabaleta txistulariak, Erika Velarde mezzosopranoa, Ainhoa Izagirre sopranoa, eta Eva Ugaldek zuzentzen duen Ekoik haur abesbatza.

Jarraian, "Tolosa Oholtzan" ikuskizun herrikoia izango da ikusgai. In Esenzia orkestra, Udaberri dantza taldea, Hodeiertz abesbatza eta Tolosako dultzaineroak izango dira emanaldiko protagonistak, besteak beste.