Oholtzan
22:00etan
Andoni Martinez Baraño tenorearen kontzertua, gaur gauean "Oholtzan" saioan
EITB Media
Bilboko Campos antzokian grabatutako emanaldian Mikel Laboa, Chavela Vargas, Luis Mariano eta Carlos Gardel bezalako musikari ezagunen kantak abestuko ditu.
-
Andoni Martinez Baraño tenorea Radio Euskadin egindako emanaldian
Aste honetako "Oholtzan" saioan, Andoni Martinez Baraño tenorearen emanaldiaz gozatu ahal izango dugu. Aurtengo martxoan Bilboko Campos antzokian grabatutako kontzertuan, Gabriel Peso piano jotzailea, Xabi Aburruzaga trikitilaria eta Haizea Gomez abeslariaren laguntza izan zuen algortarrak. Musika ezagunen kantak interpretatuko dituzte: Mikel Laboa, Chavela Vargas, Luis Mariano eta Carlos Gardel, besteak beste.
"Oholtzan" saioa gaur izango dugu ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.