Itxi

sautrela

15:00etan

2015 urteak literaturaren alorrean emandakoa aztergai, 'Sautrela'n

A.H. | EITB

Urteko liburu aipagarrienak, joera literario berriak eta irakurleek nahiago dituzten lan eta gaiak aztertuko dituzte mahai-inguruan, Hasier Etxeberriak gidatuta.

4:25

Ezohikoa izango da gaurko 'Sautrela' saioa, eta ohiko elkarrizketa, erreportaje eta liburu gomendioak albo batera utzirik, 2015ak eman duen uzta literarioa aztertuko du. Liburu aipagarrienak zeintzuk diren, joera berririk sortzen ari ote den eta gure dendetan zer saltzen den, besteak beste, aztertuko du aste honetako saioak. Mahai-inguru bat baliatuta, iazkoak emandakoa aletu eta erronka berriei buruz jardungo du 'Sautrela'k.

Jasone Osoro idazleen elkarteko lehendakariak, Beñat Sarasola eta Juan Luis Zabala literatura kritikariek eta Garoa liburu-dendako Imanol Agirrek parte hartuko dute Hasier Etxeberriak gidatutako solasaldian.

'Sautrela' gaur izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

TB1en.

TB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista