Itxi

sautrela

15:00etan

Iñaki Petxarromanek bere lehen eleberria aurkeztuko du 'Sautrela'n

A.H. | EITB

Saioak, gainera, Martin Larralde Bordaxuri bertsolariaren inguruko erreportajea eskainiko du.

2:31

Iñaki Petxarroman kazetaria 'Sautrela' saioan izango da gonbidatu gaur. Aurrez hainbat narrazio lan egin eta azken boladan saiakera artean ibili ostean, bere lehendabiziko eleberriaz mintzatuko da: Kearen fiordoa nobelaz. Euskal baleazaleek 1615ean Islandian jasandako sarraskia kontatzen du liburuak. Kontakizuna fikzionatua den arren, Petxarromanen kazetaritza sena argiki erakusten du lanak: datuak, toponimoak, egiazko pertsonaiak eta egiazko gertakarien dokumentazio lan handia igartzen dira liburuan. Gertakari historikoei abentura dosia jarri die Petxarromanek.

Horrez gain, Martin Larralde Bordaxuri hartuko du protagonista aste honetako erreportajeak. Larralderi buruz egin dira bertsoak, konposatu dira kantuak, idatzi dira poemak. Bada, hasi Hazparnetik, pasa Senperetik eta Gasteizen bukatuta, bertsolari galerianoaren bizitza eta geroztik egindako adierazpen kulturalak izango ditu 'Sautrela'k aipagai. Ez dira hazpandarrak, Pantxoa eta Peio edota Ruper Ordorika faltako.

Juan Luis Zabalak Joseba Sarrionandiaren Izuen gordelekuetan barrena poesia liburua ekarriko du. Maiz esan izan da bere ibilbide literarioa liburu honekin markatu zuela idazleak. 1980an R.M. Azkue saria irabazi zuen. Idatzi eta argitaratu bitartean, baina, atxilotu egin zuten Sarrionandia. 1981ean ikusi zuen liburuak argia.

'Sautrela' gaur emitituko da 15:00etatik aurrera ETB1en.

TB1en.

TB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista