Itxi

sautrela

15:00etan

Nobela beltzaren inguruko Jon Alonsoren saiakera, 'Sautrela' saioan

A.H. | EITB

Horrez gain, Mein Kampf Hitlerren liburuaren berrargitalpenak Alemanian izan dezakeen eragina aztertuko du saioak, larunbatean.

2:35

Jon Alonso idazleak berriki argitaratutako saiakera txikia, Beltzaren koloreak, aurkeztuko du gaur 'Sautrela' saioak. Nobela beltzaren bilakaerari begirada azkar bat eman, eta ondorio nagusi bat islatu du Alonsok bertan: oro har, nobela beltza, boterea kritikatzetik, sistema sozioekonomiko neoliberala onartzera igaro dela dio. Genero honetako 25 idazle eta 100dik gora eleberri aztertuta atera du Jon Alonsok bere ondorioa, eta elkarrizketan zehar, 'Sautrela'tik iragandako Henning Mankell, Donna Leon eta Gotzon Garate ere izango dituzte aipagai.

Erreportajean Alemaniara begira jarri eta Adolf Hitlerren Mein kampf izango du saioak hizpide. 70 urteren ostean, oraindik ere salgai da nazionalsozialismoaren ideologia laburbiltzen duen liburua. Edizio kritikoa da berrargitalpena, alegia, Hitlerren argumentu ideologikoak desmuntatzen dira bertan; baina hori ez da aski Alemaniako zenbait sektorerentzat. Izan ere, testuinguru nahasi batean etorri da liburuaren berrargitalpena: Europaren gotortzea, errefuxiatuen krisia, xenofobiaren gorakada... nolako eragina izan dezake Mein kampf-en berrargitalpenak egungo testuinguruan? Ludger Mees EHUko historia irakasleak eta Markos Zapian filosofoak emango digute erantzuna.

Juan Luis Zabala Rock’n’roll liburuarekin etorriko zaigu, Aingeru Epaltzak 2000. urtean argitaratutako eleberriarekin. Izenburuak musika gaiak kontatzen dituela iradoki arren, nobela beltzaren kutsua du liburuak, Epaltzak, Eduardo Saragueta kazetaria jarri baitzuen hilketa bat eta gorpu baten desagerpena argitzen.

'Sautrela' gaur emitituko da, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

TB1en.

TB1en.