Itxi

SOS kantak arriskuan

SOS kantak arriskuan

SOS kantak arriskuan

22:00etan

Itsasun, XVIII. mende hasierako kantu galdu baten bila arituko dira gaur "SOS Kantak arriskuan" saioan

EITB Media

Audientziaren harrera bikaina du ETB1eko saio berriak, eta datu oso onak lortu ditu lehen bi emanaldietan.

0:37
Klara Mendizabal, Iker Lauroba eta Lide Hernando

"SOS Kantak arriskuan" saioak Lapurdiko Itsasu herrira egingo du bidaia gaur gauean: XVIII. mende hasierako kantu galdu baten bila joango dira Klara Mendizabal, Lide Hernando eta Iker Lauroba aurkezleak.

Herriko gertakari bat kontatzen duen balada da hizpide izango duten abestia. Mulin jauna Elizalde etxe nobleko Itsaso neskatoarekin ezkontzekoa zen. Elizaldetarrak aberatsak ziren, eta Mulinenekoak, berriz, abeltzainak. Ezkontzeko egun gutxi falta zirela, Mulin jauna Larresoroko portuan kontrabandoa egiten harrapatu, eta preso hartu zuten. Itsaso senargaiaren askatasuna erosten saiatu zen, eta honen bila zebilela jakin zuen Mulin jauna ez zela berak zioen abeltzaina, itsasontzietan eta beste herrialdeetan ibilitako kontrabandista iaioa baizik, identitate askotakoa, eta Itsasoren familiako dirua lapurtu nahi zuena. Ezkontza bertan behera utzi eta herriko pikotan belauniko lotuta eduki zuten Mulin jauna zigor moduan.

Itsasu herri polit honetako bazterrak ezagutzeaz gain, itsasutarrak beraien kanturako afizio zoragarri hori nolakoa den erakutsiko dute. Herriko gazte zein helduek hartuko dute parte kantua kantatzeko castingean, eta ezusteko asko izango dituzte kantuaren nondik norakoa ikertzerakoan.

Gainera, Peio Ospitalekin, Pantxoa eta Peio bikote mitikoaren kidearekin eta Mikel Hiribarren Itsasuko alkatearekin topo egingo dute, besteak beste. Baina onena, herrian aurkituko dituzten gazte kantariak izango dira.

Audientzia arrakasta handia

"SOS Kantak arriskuan" saioak harrera bikaina izan du lehen bi ataletan. Estreinaldiko emanaldian, Ondarroara bidaia egin zuen aurkezle hirukoteak eta atalak % 4,0ko audientzia-zatia eta euskaldunen % 7,1eko kuota eskuratu zituen. Bigarren atala, Debako herrian grabatuta, % 4,2ko kuota eta euskaldunen arteko % 8,8ko audientzia-zatia izan zituen. Bi saioek 73.000 ikus-entzuletik gorako audientzia metatua lortu zuten Euskadin eta eragin eremuan.

"SOS Kantak arriskuan" igandero dago ikusgai 22:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.