Itxi

SOS kantak arriskuan

SOS kantak arriskuan

SOS kantak arriskuan

22:00etan

Otxandion izango da gaur "SOS Kantak Arriskuan" saioa

EITB Media

Klara Mendizabal, Iker Lauroba eta Lide Hernando "Amuak bota du" XX. mende hasierako kantaren bila joango dira herri bizkaitarrera.

0:36
Josu Zabala musikaria

"SOS Kantak Arriskuan" saioko aurkezleak Otxandiora joango dira gaur gauean, XX. mende hasierako "Amuak bota du" kanta errekuperatzerako asmoarekin. Kantaren protagonistak ezagunak omen ziren herrian. German alarguna da kantaren protagonista, berriz ezkontzeko asmoarekin herriko hainbat neskaren atzetik ibili zena, nahiz eta gehienen ezezkoak jaso.

Otxandioko herritarrekin batera ikertuko dute Klara Mendizabalek, Iker Laurobak eta Lide Hernandok kantuaren jatorria eta nondik norako guztiak. Besteak beste, Txomin Bengoa Soinubil kultur elkarteko kidearekin eta Josu Zabala Hertzainak taldeko kidearekin bilduko dira.

"SOS Kantak Arriskuan" gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.