Itxi

SOS kantak arriskuan

SOS kantak arriskuan

SOS kantak arriskuan

22:00etan

Maitaleek elkarri abesten zioten kanta baten bila Luzaiden, gaur, "SOS Kantak Arriskuan" saioan

EITB Media

"Lurraren pian sar nindaiteke" abestiaren atzetik abiatuko dira Klara Mendizabal, Iker Lauroba eta Lide Hernando.

0:36
Luzaide, Nafarroa

Igande honetako "SOS Kantak Arriskuan" saioa Luzaidera joango da, antzinako tradizio batekin lotuta, galtzear dagoen abesti bat ezagutzeko asmoarekin. XIX. mende hasieran, Nafarroako mugan ohitura bat zegoen: maiteminduta zeuden gizonek, gogoko zuten neskei "Lurraren pian sar nindaiteke" izeneko abestia kantatzen zieten. Tradizio hau aspaldi galdu zen, baina, nondik dator kanta hau? Zer ezkutatzen da tradizio honen atzetik?

Klara Mendizabalek, Iker Laurobak eta Lide Hernandok abesti honen inguruko informazio guztia bilduko dute igandeko saioan. Kontatzen duen istorioaren protagonistak nortzuk ziren eta egilearen izena zein zen jakin nahi izango dute. Horretarako, Luzaidera joango dira bertako biztanleak ezagutu asmoz.

Abestiaren istorioa

Luzaiden gertatutako desamodiozko istorio bat kontatzen du kantak. Egilea, garaiko familia aberats bateko alabarekin maiteminduta zegoen, eta berarekin ezkontzeko eskatu zion. Neskak, berriz, ezetz erantzun zion, familia dirudun bateko norbaitekin ezkondu beharra zuela berak. Gauzak horrela, neska hura ezkondu zen egunean, bihotza apurtuta zuen mutila elizan azaldu zen, eta berak sortutako "Lurraren pian sar nindaiteke" kanta abestu zuen bertan.

Senargaiaren familiak elizatik bota zuen mutil gizajoa, eta ezkontzak aurrera jarraitu zuen. Handik urtebetera, mutilak, penak jota, herritik alde egitea erabaki zuen.

"SOS Kantak Arriskuan" gau izango da ikusgai, 22:00etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.