Teknopolis
Zientzia eta teknologia
Egokituz ikerketa-laborategiaren lana, asteburuan, 'Teknopolis' saioan
A.E.|EiTB
30 urte bete ditu ezintasunak dituzten pertsonen beharrak asetzeko informazio eta komunikazio teknologiak garatzen.
Aste honetan, Egokituz UPV/EHUko Informatika Fakultateko ikerketa-laborategiaren proiektuak ezagutuko dituzte 'Teknopolis'en. Ezintasunak dituzten pertsonen beharrak asetzeko informazio eta komunikazio teknologiak garatzen ditu Egokituzek, eta 30 urte daramatza zeregin horretan. Urte horien guztien errepasoa egin dute Julio Abascal laborategiko zuzendariarekin.
Horrez gain, Egokituz laborategiaren 30. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldietan Chieko Asakawa IBMko ikertzailea izan zen eta 'Teknopolis'ek elkarrizketa egin dio. Chieko Asakawa japoniarra aitzindaria da pertsona itsuentzako teknologia garatzen. 14 urte zituenean galdu zuen ikusmena, eta itsutasunak eragindako beharrizanek bultzatu zuten programatzen ikasi eta irtenbideak bilatzera.
Internet Kongora eramateko helburuarekin jaio zen Basic Internet Fundazioa eta euren lana erakutsiko du aste honetako saioak. Internet arrunta garestiegia zela ikusita, banda-zabalera txikiko sareekin saiatu ziren, eta gaur egun horretan dihardute. Mondragon Unibertsitatea Fundazioaren partner teknologikoa da, eta munduan zehar behar diren azpiegitura teknologikoak Arrasaten garatzen dituzte.
Azkenik, itsas eta ibai hondoak aztertzeko gai diren robot urpekarien berri emango du saioak.
'Teknopolis' larunbatean izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 09:30ean, ETB2n.
ETB2n.