Zientzia eta Teknologia | EITB Teknopolis

Teknopolis

07:51

Teknopolis

ETB1 eta ETB2n

Aste honetan teknologia izango da 'Teknopolis' saioaren protagonista

A.E.|EiTB

Turismoari aplikatutako teknologiaz arituko dira, besteak beste.

  • Iñaki Leturia aurkezlea

    Iñaki Leturia aurkezlea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aste honetan 'Teknopolis' saioan teknologia izango dute hizpide. Hasteko, turismoari aplikatutako teknologiaz arituko dira. Aste Santuko oporrak bertan daudenez, turismoa egiten dugunean aurki dezakegun teknologiaren adibide batzuk emango dituzte.

Sentsore termikoekin jendearen joan-etorriak zenbatzen dituzte Donostiako Alde Zaharrean. Tecnaliak sail bat du propio, informazio eta komunikazio departamentuan, turismorako teknologiak garatzeko; errealitate areagotua eta NFC (Near Field Comunication) teknologiarekin lan egiten dute. Sarbide biometrikoa erabiltzen dute Mutrikuko Arbe hotelean: giltza hatz-marka da. Bilboko Irontec enpresak, marketing teknologikoa turismoarekin lotzen ditu, software askea eta sare sozialak baliatuz.

Pareta zulatu gabe, toki itxietan, iluntasuna nagusi den lekuetan, eguzki argia sartzen denaren itxura emateko leiho bat sortzeko teknologia garatu dute Italian eta horri ere erreparatuko dio aste honetako saioak. Teknologia horri esker, gelaren giroa erabat aldatzen da, eta parean egiazko leiho bat eta eguzki argi naturala duela sentitzen du pertsonak. Ospitaleetan erabili dute, esaterako, erradiografia gela itxietan, eta pazientearen bizipenak asko hobetu dira. Emaitza leiho erabat errealista bat da.

'Teknopolis' larunbatean 13:30ean izaten da ikusgai ETB1en eta igandean 09:30ean ETB2n.

09:30ean ETB2n.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena