Teknopolis
Gaur
Bizikletaren gainean hasiko du 'Teknopolis'ek 20. denboraldia
A.E. | EiTB
Aste honetan, gaur izango da ikusgai, bai ETB1en eta baita ETB2n ere.
-
Denboraldi berriaren aurkezpena
Ziztu bizian hasiko du 20. denboraldia 'Teknopolis' saioak asteburu honetan, indarrez eta bizikleta gainean. Aste honetan, gaur izango dira ikusgai, bai ETB1eko saioa eta baita ETB2koa ere; 13:30ean, ETB1en, eta 13:00etan, ETB2n.
Nola hobetu funtzionatzen duen zerbait? Galderak 'Teknopolis'entzat nahiz bizikletarentzat balio du. Saioaren kasuan, beti dago zer hobetu, zer berritu, eta denboraldi honek ere ekarriko ditu nobedadeak. Bizikletaren kasuan, berriz, badirudi dena asmatuta dagoela, ezin dela hobetu hainbeste urte dituen oinarrizko diseinua.
Baina, zergatik ez? Aldatzeko proposamen batzuk ezagutuko ditugu: bielen forma, materialak…