Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Perretxikoak protagonista, aste honetako 'Teknopolis'en

EITB

Errioxako Txanpinoiaren Ikerketa Zentroan izango dira, eta gainera, argazkilaritza mikologikoaren zale talde batekin arituko dira.

Saskia hartuta, perretxiko bila ibiliko da aste honetako 'Teknopolis' saioa. Baina helburua ez da izango basoak udazkenean ematen dituen fruitu goxoak biltzea, perretxikoek gehiagorako ere balio baitute. Hasteko, Errioxako Txanpinoiaren Ikerketa Zentroa ezagutuko du saioak. Errioxa potentzia bat da txanpinoi-hazkuntzan eta perretxiko mota hori zenbat eta hobeto ezagutu, emaitza hobeak lortuko dituzte. Hori agerikoa da. Baina beste perretxiko batzuekin ere egiten dute ikerketa, eta hori bitxiagoa da.

Gainera, argazkilaritza mikologikoaren zale talde batekin joango dira mendira, nola lan egiten duten ikustera, eta Alex Alonso izango dute irakasle, perretxikoen munduan erreferentziazko argazkilarietako bat.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n.

ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista