Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Etorkizunera begira jarriko da aste honetako 'Teknopolis'

EITB

Etorkizun jasangarri bat lortzeko bidean, hondakinen trataera eta berrerabilpenerako teknologia berriak eta auto elektrikoaren garapena ezagutuko ditu, besteak beste.

Aste honetako 'Teknopolis' saioa etorkizunera begira jarriko da. Etorkizun jasangarri baterako bide berriak zabaltzeko asmoarekin, Euskal Herriko Unibertsitatean, adibidez, hondakinetatik baliozko materialak ateratzeko teknologia garatzen ari dira. Biomasa soberakinak, edo plastiko eta pneumatiko zaharrak erabiliz oso produktu erabilgarriak lortzen dituzte, adibidez: erregaia, hidrogenoa, plastiko berria egiteko lehengaia eta ikatz beltza.

Bestalde, oraindik errepidean gutxi ikusten diren arren, etorkizun handia du auto elektrikoak, eta ibilgailuen ikerketan protagonismo handia. Mondragon Unibertsitatean auto elektrikoak gidatzeko sistema eraginkor eta erosoak garatzen ari dira.

Eta Uxoa Iñurrieta ikertzaileak gure galdera-zaparradari erantzun beharko dio. Itzulpengintza ikasi zuen eta UPV/EHUko IXA taldean lan egiten du. Bere hitzetan, ordenagailuei euskara irakasten die.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai, 13:25ean, ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Saio biak eitb.eus atariak eskainiko ditu, streaming bidez.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista