Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Elhuyar Zientzia Azokan, gazte ikertzaileekin, aste honetako 'Teknopolis'en
EITB
12-17 urte bitarteko ikertzaile gazteek aurkeztutako proiektu zientifikoak ezagutuko ditu saioak.
Elhuyar Zientzia Azokako partaideek, 12-17 urte bitarteko ikertzaile gazteek, ikasturte osoa daramate proiektu zientifiko bat lantzen eta apirilaren 21ean, haien lana jendaurrean erakusteko aukera izan zuten Bilboko Plaza Barrian. 'Teknopolis' saioa bertan izan zen, hainbat proiektu gertutik ezagutu eta sortzaileekin hitz egiteko. Aurkeztutako proiektu gehienak, gainera, mundu jasangarriago baterako Unescok argitaratutako helburuekin bat egin dute.
Orain hiru urte Nazio Batuen Erakundea osatzen duten 193 lurraldeek aurrekaririk gabeko akordio bat sinatu zuten, Garapen Jasangarrirako 2030 agenda. 17 erronka handi finkatzen ditu adostutako dokumentuak, hiru ardatz nagusitan: pobreziaren aurka egitea, planeta zaintzea eta pertsonen arteko bereizkeriak murriztea.
2030 agenda adostu zenetik hori izan dute bide-orri Unesco Etxean eta Bilbon duten egoitza ezagutuko du aste honetako 'Teknopolis'ek. Garapen jasangarrirako erronkak euskal gizarteko erakunde eta eragile ezberdinei helarazteko ari dira lanean. Unesco eta Nazio Batuen balioak konpartitzen dituen elkarte hau ezagutuko dugu. Ibilbide luzea du, duela 27 urte sortu zen gure herria munduarekin konektatzeko. Euskal errealitatetik bakea, duintasuna, giza garapena eta jasangarritasunaren alde egiteko.
'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da 13:30ean ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Saio biak streaming bidez emango ditu eitb.eus atariak, ordu berean.