Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Kirola zientziaren begiekin, aste honetan, 'Teknopolis'en
EITB
Futbola eta korrika ikuspegi zientifikotik aztertuko ditu saioak.
-
Kirola zientziaren begiekin, aste honetan, 'Teknopolis'en.
Ohikotzat hartzen ditugun jarduerak ikuspegi zientifikotik begiratuta harrigarriak gertatzen dira. Aste honetako 'Teknopolis'en futbola eta korrika izango dituzte aztergai.
Zer gertatzen da baloia ostikoz jo eta airean irteten denean? Abiadura, parabolak, airearen marruskadura, efektuak, energia-galerak... fisikaren ikuspuntutik azaldu daitezke fenomeno horiek guztiak. Fisika eta futbola uztartzeko adituengana jo dute. Fisikari bat: Aitor Bergara, EHUko irakaslea. Eta futbolariak: Erreginaren Kopako finalera iritsi diren Realeko lehen taldeko emakumeak.
Korrika egiteko garaian ere ezinbestekoa da zientziaren laguntza teknika egokia erabili nahi bada. Korrika egiteko erak denetarikoak dira, eta azken aldian geroz eta jende gehiagok egiten du oinutsik. Kontxi Garmendia korrikalari donostiarra duela 5 urte hasi zen oinutsik korrika egiten, eta primeran doakio. Besteak beste, teknika egokiagoaren ondorioz, lesio gutxiago izan omen ditu eta askoz ere distantziak luzeagoak egiteko gai da. Jordan Santos EHUko irakasle eta ikertzailearekin, korrika oinetakoekin edo oinutsik egitearen arteko ezberdintasunez aritu dira.
'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Emanaldia eitb.eus-en ere jarraitu daiteke.