Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

Teknologia

Perretxikotan saskirik gabe, aste honetan, 'Teknopolis' saioan

EiTB

Saioan ezagutuko dugun taldeak mikroskopioa, argazki-kamera eta erreaktibo kimikoak eramaten ditu aldean perretxikotan ateratzen denean, espezieak identifikatzeko.

  • Iñaki Leturia perretxikotan Santutxuko Cantharellus mikologia elkarteko kideekin

    'Teknopolis' saioko lan-taldea perretxikotan

Saskia perretxikotan joateko beharrezkoa dela pentsatuko du askok, baina ez beti. Aste honetako 'Teknopolis' programan ezagutuko dugun lagun-taldeak saskiren bat bai, baina mikroskopioa, argazki-kamera eta erreaktibo kimikoak ere eramaten ditu aldean perretxikotan ateratzen denean, espezieak identifikatzeko. Cantharellus mikologia elkartekoak dira, Santutxukoak, eta Bilboko Eraztun Berdeko perretxiko- eta onddo-espezieen bila gozatzen dute. Perretxiko jangarriak ez dituzte baztertzen, baina benetako gozatua espezie berriren bat aurkitzen dutenean hartzen dute.

'Teknopolis' 13:30ean izaten da ikusgai larunbatetan ETB1en eta eitb.eus-en, eta ordu berean, igandeetan, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.