Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Artelanak teknologiaren begiradapean, aste honetan, "Teknopolis"en

EiTB

EHUren Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko gradua bisitatu dute.

  • Artelanen azterketa argia eta kimika erabilita.

    Artelanen azterketa argia eta kimika erabilita. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Artelan baten aurrean jarrita, azken emaitza da ikusleak jasotzen duena. Baina aste honetako "Teknopolis" programan, artelanak beste begi batzuekin ikusiko ditugu. Izan ere, argi-mota desberdinak eta kimika erabilita, lanaren hasierako bozetoaren xehetasunak ikustera irits daitezke adituak, denborak zer kalte eragin dizkion zehaztu edota faltsifikazioa den esateko zantzuak aurkitzeko. Teknika horiek ezagutzeko, EHUren Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko gradua bisitatu dute.

Artea ezagutzen lagundu dezake teknologiak, mugikorretik hasita. Artelanak eta museoak ezagutzeko aplikazio erabilgarri batzuk gomendatuko dizkigute, arteaz ikasteko modu erraz eta entretenigarrian.

Teknologia egokiarekin asko errazten da ikasketa, baita langileak trebatu behar direnean ere. Industria 4.0rako egokitzapena egiteko tresna berezi bat ezagutuko dute: fabrika automatizatu bat da funtsean, baina tamaina txikian. SMC International Training enpresak eta Mondragon Unibertsitateak garatu dute ekipo hori, eta langileak industriaren digitalizaziorako prestatzen laguntzen du. 

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere ikusgai izango dira.