Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Covid-19rako konponbide bila, "Teknopolis" saioan
EiTB
Osasun-krisi hau gainditzen lagunduko duten ikerketen berri emango digu saioak aste honetan Joseba Bikandi, Felix Zubia, Ignacio Garitano eta Nicola Abrescia adituen eskutik.
-
Krisi honi aurre egiten lagunduko duten gakoez, "Teknopolis" saioan. Argazkia: EiTB
Komunitate zientifikoa buru-belarri dabil koronabirusari aurre egiteko erantzunen eta tratamenduen bila. Aste honetako "Teknopolis" saioan, aurrera begira jarriko dira, eta osasun-krisi hau gainditzen lagunduko duten ikerketen berri emango dute adituen eskutik: txertoa lortzeko norgehiagokaren gakoak emango ditu Joseba Bikandi mikrobiologoak, tratamendu posibleez Felix Zubia medikuak, epidemiaren jarraipena egiteko gaixo-kopurua zehatzago ezagutzeko beharraz Ignacio Garitano epidemiologoak eta birusak aurrerantzean ere aintzat hartzeko premiaz Nicola Abrescia birologoak.
Konponbidea ez da gaurtik biharrera lortuko, eta ez da bakarra izango. Komunitate zientifikoak aurrez egindako lanak balio handia du, eta, orain, jo eta su ari dira lanean alor zientifiko desberdinak.
Aste honetako "Teknopolis", krisi honi aurre egiten lagunduko duten gakoez. Larunbatean, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, 13:45ean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango ditugu.