Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Glasgowko klimaren goi-bilera, asteburu honetan, "Teknopolis" saioan

EITB Media

'Lurra larrialdian' izenburupean, hitzorduaren testuinguruari erreparatuko diote eta goi-bileretan hartu ohi diren erabakien inguruan hitz egingo dute. Berotze globalari aurre egiteko soluzio teknologikoak ere aztergai izango dituzte.

  • Elisa Sainz de Murieta BC3 eta EHUko ikertzailea

    Elisa Sainz de Murieta BC3 eta EHUko ikertzailea. Argazkia: Elhuyar Fundazioa

Asteburu honetako "Teknopolis" saioan Glasgowko klimaren goi-bilera izango dute ildo nagusi. Hitzordua azken egunetako hizketagai nagusia izaten ari da, eta aste honetako programan testuinguruari erreparatuko diote.

Horretarako, Elisa Sainz de Murieta BC3 eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailearekin izan dira goi-bileretan hartzen diren erabakiez hitz egiten. Galdera nagusia da: Klima larrialdia gelditzeko garaiz gabiltza? Gakoa herrialdeek hartzen dituzten konpromisoetan eta horiek betetzean dago.

Soluzio teknologikoek lagundu dezakete berotze globala eragiten duen karbono dioxidoaren emisioa txikitzen. Bi adibide ezagutuko dituzte: eraikinen berokuntza-sistema eraginkorragoa egiten duten leiho "likidoak" eta Stockholmen martxan jarri dituzten ekimenak karbono-emisioak jaisteko. 

Bestalde, aste honetako Atariko proba-ra Zuriñe Baña Garcia gonbidatu dute, UPV/EHUko biologoa. Bere ikerketa-arloa ekologia mikrobianoa da, eta dagoeneko ikusi ditu larrialdi klimatikoa itsasoko mikroorganismoetan eragiten ari den kalteak

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu daitezke.