Txoriene
Gaur, 15:00etan
Oier Ariznabarreta korrikalaria, 'Txoriene'ko lehenengo gonbidatua
A. A.
EiTB
Korrikalari eta abenturazale durangarra da Oier. Etxean ez omen da inoiz sukaldean aritzen, eta plateren bat egiten ikasi eta Zigorrekin kirolaz hitz egitera etorriko da 'Txoriene'ra.
-
Oier Ariznabarreta
Oier Ariznabarreta korrikalari eta abenturazalea izango da 'Txoriene' saioko denboraldi berriko lehen gonbidatua. Etxean ez omen da ia inoiz sukaldean aritzen, eta errezetaren bat ikastera dator Zigor Iturrietaren saiora, baita kirolaz hitz egitera ere.
Zigor Iturrieta aurkezlea mendi-lasterketetan ibiltzen da. Hori dela eta, astelehenetan, kirola izango du hizpide 'Txoriene'k, eta kirolariak izango ditu gonbidatu. Lehenengo honetan, Durangoko Oier Ariznabarreta korrikalaria eta abenturazalea hartuko du.
Makarroiak soia saltsa, oilasko bularki eta barrengorriekin prestatuko dute lehendabizi, eta torrada batzuk, ondoren. Bi platerak kirolariei bereziki ondo datozkien platerak dira, eta nola prestatu behar diren azaltzen duten bitartean, parte hartzen duten lasterketei buruz hitz egingo dute; maiatzaren 17an ospatuko den Zegama-Aizkorri mendi-lasterketari buruz, adibidez. Munduan zehar bizikleta lagun egindako bidaiak ere kontatuko ditu Oierrek.
Gaur, 15:00etatik aurrera, izango da ikusgai 'Txoriene' saioa ETB1en. Eta, ondoren, errezeta guztiak eitb.eus-en kontsultatu ahal izango dira, 'Txoriene'ren atarian.