Udak Dakarrena
21:30ean
Iker Galartza, Miren Arrieta eta Mikel Idoate, gaur, "Udak Dakarrena" saioan
EiTB
Nerea Rodriguez solaskidea eta Xabier Etxeberria idazlea ere egongo dira Julian Iantzirekin.
-
Iker Galartza aktorea, elkarrizketa batean. Argazkia: EiTBren bideo batetik ateratako irudia.
Aurtengo "Udak Dakarrena" kontatzeko Julian Iantzik hainbat gonbidatu izango ditu gaur iluntzean. Bateko, bi aktore, Iker Galartza eta Miren Arrieta; besteko, Mikel Idoate pilotari ohi eta ETBko pilota emanaldietako aditua. Halaber, solasean arituko dira zuzeneko saioan Xabier Etxeberria idazlea eta baita Nerea Rodriguez solaskide ezaguna ere.
Halaber, Mutrikurekin bat egingo dute Madalena egunaren bezperan, hegaluzea jatera joango baita erreportarietako bat. Hondarribiarekin ere bat egingo dute zuzenean, bertako gau giroaren berri emateko, jairik gabeko ez ohiko uda honetan.
"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera, 21:30ean, izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.