Udak Dakarrena
21:30ean
Getarian izango da aste honetan "Udak Dakarrena" saioa
EiTB
Zuhaitz Gurrutxaga aurkezlea eta Pili Manterola sukaldaria izango dira asteleheneko gonbidatuetako bi.
-
Zuhaitz Gurrutxaga izango da gonbidatuetako bat. EiTBren bideo batetik hartutako irudia
"Udak Dakarrena" saioan, uda giroa hurbiletik jasotzen jarraituko du zuzenean Julian Iantzik. Baina Donostiako badia atzean utziko dute eta Getariako portura eramango dituzte sofak.
Gaur, Zuhaitz Gurrutxaga telebista aurkezlea hurbilduko da programara. "Herri Txiki, Infernu Handi" saio arrakastatsuan urte osoa eman ondoren, udan bakarrizketak eskaintzeari ekin dio berriro. Hain ezaguna ez den alderdi horretaz mintzatuko da Julianekin.
Gainera, udarekin hain lotuta dagoen gastronomiak ere bere tartea izango du saioan. Getariako Iribar jatetxeko sukaldariak, Pili Manterolak, uda nola doakien azalduko digu, eta gutiziaren bat ere prestatuko du zuzenean.
Beti bezala, platotik kanpo gertatzen dena ere izango dute ikusgai. Egoitz Txurruka eta Irati Errandonea Euskal Herrian barrena ibiliko dira zuzenean udako planak, giroa eta pertsonaiak ezagutarazteko asmoz.
Hori guztia eta gehiago "Udak Dakarrena" saioan, zuzenean, gaur gauean, 21:30etik 22:30era, Julian Iantziren eskutik, ETB1en eta eitb.eus-en.