Udak Dakarrena
Ostegunean
Xabi Solano Julian Iantzirekin, "Udak Dakarrena" saioan
EiTB
Getariatik, beste behin, uda giroaren berri emango dute programako solaskideek.
-
Xabi Solano hartuko du "Udak Dakarrena" siaoak. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
"Udak Dakarrena" saioak Getarian bertan agurtuko du astea ostegun honetan. Julian Iantziren eskutik, eta zuzenean, jendea jasotzen jarraituko dute uda giroa bertatik bertara bizitzeko.
Ostegun honetan, besteak beste, Xabi Solano hartuko dute gonbidatu. Trikitilari hernaniarrak bere musika proiektuez hitz egingo du. Esne Beltza taldearekin nahiz bakarrik udarako zer asmo dituen kontatuko dio Juliani.
Berarekin batera, Fernando Alberdi Getariako izozkigilea izango dute. Turisten gorabeherak direla-eta uda giro ezberdin hau nola bizitzen ari den azalduko du.
Egoitz Txurruka eta Irati Errandonea berriemaileak ez dira geldirik egongo. Irati Ondarroan egongo da, bertako liburu azokan. Bestalde, Txurru Azpeititik arituko da, San Ignazio bezpera izanik.
"Udak Dakarrena" saioa zuzenean eskaintzen da, astelehenetik ostegunera, 21:30etik 22:30era, ETB1en eta eitb.eus-en.