Udak Dakarrena
21:30ean
Ugaitz Alegria, Jon Gurrutxaga eta Lorea Iribar, gaur, "Udak Dakarrena" saioan
EiTB
Gainera, Egoitz Txurruka eta Irati Errandonea berriemaileek gelditu gabe jarraituko dute udako istorio eta pertsonaien bila.
-
Ugaitz Alegria aktorea EiTB Maratoia 2019 ekitaldian. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan, Julian Iantzi ez da bakarrik egongo; izan ere, Zumaiatik zuzenean, era guztietako gonbidatuak pasatuko dira platoan dituzten sofetatik.
Besteak beste, Ugaitz Alegria aktore ondarroarra izango duten. Hamaika telesail eta antzezlanetan ibilitakoa da bera, eta aktore batentzat uda hau nolakoa izaten ari den kontatuko du. Berarekin batera, Jon Gurrutxaga abeslaria eta Lorea Iribar aktore eta youtuberra egongo dira.
Egoitz Txurruka eta Irati Errandonea berriemaileek gelditu gabe jarraituko dute udako istorio eta pertsonaiak topatzen. Egoitzek Zumaian egin ahal diren plan onenak ekarriko dizkigu, eta Irati, ostera, Leitzara joango da Kristina Saralegirekin talo goxoak egitera.
"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.