Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Fariba Sheikhan aktore gernikarra, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan

EiTB

Berarekin batera, "Dida" saioko Edurne Garmendia aurkezlea, Agurne Anasagasti telebistako aurpegi ezaguna eta Sara Zozaya abeslaria izango dira gonbidatuak.

  • Fariba Sheikhan aktorea

    Fariba Sheikhan aktorea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Fariba Sheikhan aktore gernikarra izango da "Udak Dakarrena" saioan. Duela gutxi "La unidad" telesail arrakastatsua aurkeztu du, eta uda hau aktore batentzat nolakoa izaten ari den kontatuko digu. Berarekin batera, Edurne Garmendia Gaztea irratiko "Dida" saioko aurkezlea, Agurne Anasagasti telebistako aurpegi ezaguna eta Sara Zozaya abeslaria ere izango dira.

Irati Errandonea eta Egoitz Txurruka berriemaileek, beti bezala, udako planak eta protagonistak aurkeztuko dizkigute.

Julian Iantziren eskutik, "Udak Dakarrena" saioa, astelehenetik ostegunera, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.