Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Ana Goitia, Xabi Ortuzar eta Julen Urdaibai, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan

EiTB

Gainera, egunero bezala, Irati Errandonea eta Egoitz Txurruka berriemaileak udako giroa dagoen tokiren batean ibiliko dira plan onenen bila.

  • Ana Goitia, aurkezlea eta blogaria

    Ana Goitia, aurkezlea eta blogaria. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur, abuztuaren 19an, Julian Iantzi hainbat gonbidaturekin izango da "Udak Dakarrena" saioan.

Gonbidatuetako bat, Ana Goitia aurkezle lekeitiarra izango da. Kamera aurrean zein atzean lan egin izan du, eta horrez gain, modari buruz idazten du bere blogean. Berarekin batera, Xabi Ortuzar aktore bermeotarra ere izango dugu; hala, Bermeotar baten ahotik entzungo ditugu kostako herri honek dituen ezaugarri guztiak. Eta eurekin batera ere, Julen Urdaibai korrikalaria izango da Julianekin.

Egunero bezala, Irati Errandonea eta Egoitz Txurruka berriemaileak udako giroa dagoen tokiren batean ibiliko dira plan onenen bila.

Ez galdu, "Udak Dakarrena" saioa, astelehenetik ostegunera, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.