Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Reyes Prados aurkezle sevillarra, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan

EiTB

Kai Nakai eta Kattalin Zubizarreta musikariak, Javi Rivero sukaldaria, Julen Arburua gaztagilea eta Peio Agirre euskal playmobil egilea ere hartuko dituzte platoan.

  • Reyes Prados aurkezle sevillarra.

    Reyes Prados aurkezle sevillarra. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

Gaur gauean ere, Donostian hartuko ditu Julian Iantzik "Udak Dakarrena" saioko gonbidatuak, zuzenean.

Besteak beste, Reyes Prados telebistako aurkezle sevillarra izango da gonbidatu. Kai Nakai ere hartuko dute, reggaetoia euskaraz egiten duen abeslari gasteiztarra. Gainera, zuzenean bere emanaldi batez gozatzeko aukera izango dugu.

Horiekin batera, Kattalin Zubizarreta abeslariaren bisita ere izango dugu. Ukelelea beti du hurbil Kattalinek, eta zuzenean jo eta abestuko digu. Gastronomiak ere bere tartea izango du asteazken honetan. Tolosako Ama jatetxeko Javi Rivero sukaldaria izango da Julianekin, eta zuzenean plater bat prestatzen erakutsiko digu. Halaber, Julen Arburua gaztagilea hartuko dute. Lekaroztarra da, eta hamaika sari jaso ditu bere Idiazabal gaztarekin. Horrez gain, euskal playmobilak egiten dituen Peio Agirre ere izango da saioan, eta bere lanari buruz hitz egingo digu.

Egoitz Txurruka eta Irati Errandonea berriemaileak, egunero bezala, Euskal Herrian barrena ibiliko dira udako planen bila.

Hori guztia eta gehiago, Julian Iantziren eskutik, "Udak Dakarrena" saioan, astelehenetik ostegunera, 21:30etik 22:30era, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.