Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Twin Melodyren berriena, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Markel Gajate, Julen Alonso, Julen Altzelai eta Joseba Lizarralderekin ere solastatuko da Julian Iantzi aurkezlea.

  • Twin Melody bikotea Gaztea Sariak ekitaldian. Argazkia: EITB MEDIA

    Twin Melody bikotea Gaztea Sariak ekitaldian. Argazkia: EITB MEDIA

Gaur gauean, "Udak Dakarrena" programan, Julian Iantzik Twin Melody bikote ezaguna izango du solaskide. Aitana eta Paula Etxebarria bikiek haien abesti berriaz eta sareetan izan duten arrakastaz hitz egingo dute. Ondoren Markel Gajate modeloa, aktorea eta abeslaria, eta Julen Alonso trikitilaria ere izango dituzte Donostian ezarritako setean gonbidatu.

Julen Altzelai, Ekotaloko arduradunak bere talo berria erakutsiko du, talo afrodisiakoa alegia; eta bukatzeko, Goiuri bainujantzietako Joseba Lizarraldek uda honetako azken tendentzien inguruan mintzatuko da.

"Udak Dakarrena" saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en, 21:30-22:30 bitartean.