Udak Dakarrena
21:30ean
Yune Nogueiras aktorea eta beste hainbat gonbidatu, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan
EITB Media
Donostiatik zuzenean izango da Julian Iantzik aurkeztuko duen saioa.
-
Yune Nogueiras aktorea, Pablo Agüero eta Amaia Aberasturirekin batera Zinemaldian. Argazkia: EFE
Gaur gauean hainbat gonbidatu izango ditu Julian Iantzik ETB1eko "Udak Dakarrena" saioan, Donostiatik zuzenean. Hasteko, Aitzol Ibarloza eta Ainhoa Urteagaren bi kantuz gozatzeko aukera eskainiko du eta Josu Rodriguez DJak, udako abestia zein den argitu ondoren, sektoreak aurten bizi duen egoeraz arituko da.
Gainera, Yune Nogueiras aktoreak Akelarre filmaren sekretuez arituko da, eta ondoren, Nagore Agirre pertigista eta aktoreak bere olinpiadetako esperientzia kontatuko du.
Bestalde, Manu Maritxalar irrati esataria eta Miren Millet Eureka Museoko arduraduna izango dituzte gonbidatu.
Amaitzeko, Aitor Larraxak bertako produktuekin kozinatzeko aukera gastronomiko bat azalduko du.
"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai 21:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.