Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Xabi Solano musikaria eta Dorleta Urretabizkaia aktorea, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Donostiatik egingo dute programa eta beste hainbat gonbidatu ere izango ditu Julian Iantzik.

  • Xabi Solanoren artxiboko irudia.

    Xabi Solanoren artxiboko irudia. EITB Media

Astearte honetan ere Donostiatik egingo du Julian Iantzik "Udak Dakarrena" saioa eta, besteak beste, Xabi Solano musikaria eta Dorleta Urretabizkaia aktorea izango ditu gonbidatu. Beren azken proiektuen inguruan hitz egingo dute Iantzirekin.

Horrez gain, Mikel Iriartek eta Idoia Uraldek Txamukos mariatxi taldearen inguruan hitz egingo dute; eta Izaro Mariaezkurrena, aldiz, Mari Domingi proiektuaren inguruan arituko da.

Bestalde, kroketak.eus-eko Patxi Ruiz de Samaniegok euskal produktuekin egindako kroketak aurkeztuko ditu; eta Beñat Etxebestek, berriz, eskuz egindako egurrezko taulak eramango ditu saiora. 

"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera izan ohi da ikusgai, zuzenean, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en