Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Modus Operandi taldeko Iñaki Ortiz De Villalba, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Ilargi Arrizabalaga abeslariak zuzenean abestuko du, eta Amaia Olano ilustratzailea Julian Iantzirekin solastatuko da, besteak beste.

  • Modus Operandi. Argazkia: EITB Media

    Modus Operandi. Argazkia: EITB Media

Iñaki Ortiz De Villalba Modus Operandi musika taldeko sortzailea hartuko dute gonbidatu gaurko saioan. Abeslariak taldearen azken berriak eta esku artean dituen proiektuak izango ditu hizpide. Gainera zuzenean haien abesti batez ere gozatzeko aukera izango dugu. Ilargi Arrizabalaga abeslaria ere izango dute zuzenean kantatzen.  

Bestalde, Amaia Olano ilustratzaileak bere obren inguruan hitz egingo du; eta Nakor Markezek bere udaren nondik norakoak kontatuko ditu. Bukatzeko, Aitor Larraxak, beste behin, bertako produktuekin etxean egin ditzakegun plater berezien errezetak eskainiko ditu. 

"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera izan ohi da ikusgai, zuzenean, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en