Udak Dakarrena
21:30ean
Getari Etxegarai aktorea eta Karmele Gisasola herri kirolaria, gaur, "Udak Dakarrena" saioan
EITB Media
Ana Ramos, Yogurinha Borova eta Xabi Aburruzaga ere hartuko ditu Julian Iantzik Bilboko set-ean. Soinujolearen musika zuzenean entzuteko aukera izango da, eta Yogurinha kantuan entzungo dugu.
-
Getari Etxegarai, "Barre Librea" saioan. EITB Mediaren artxiboko irudia
Gaurkoan ere, Bilbotik egingo dute "Udak Dakarrena" saioa, zuzenean, Julian Iantzik aurkeztuta.
Bertan, Getari Etxegarai aktoreak bere proiektuen inguruan hitz egingo du, eta Karmele Gisasola herri kirolaria ere saioan izango dute, azken lorpenen inguruan aritzeko.
Ana Ramos EITBko kiroletako aurkezlea izango da Julianen beste gonbidatuetako bat, eta kazetariaren ibilbideari errepasoa egingo diote.
Bestalde, Xabi Aburruzaga soinujoleak bere azken diskoaren berri emango du, eta zuzenean entzuteko aukera izango da.
Horrez gain, Yogurinha Borovaren bisita izango dute, eta kantuan ere arituko da.
"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera izan ohi da ikusgai, zuzenean, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.