Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Musika eta magia zuzen-zuzenean "Udak Dakarrena" saioan gaur gauean

EITB Media

Julian Iantzik gidatzen duen saioan izango dira Eneritz Borinaga, Mikel Inuntziaga, Nerea Mazo, Eleder Iglesias, Yolanda Alzola eta Iñigo Vicens gonbidatuak.

  • Julian Iantzik gidatzen du "Udak Dakarrena" saioa. Argazkia: EITB Media

    Julian Iantzik gidatzen du "Udak Dakarrena" saioa. Argazkia: EITB Media

Gaur gauean, Julian Iantzi aurkezleak Bilbon ezarritako platoan hartuko ditu "Udak Dakarrena" saioko gonbidatuak.

Mikel Inuntziaga abeslariarekin solastatzeko aukera izango dute. Bere ibilbidea errepasatzeaz gain zuzenean hainbat abesti eskainiko ditu. Zuzenean arituko da baita ere Eleder Iglesias magoa, bere magia ikuskizuna eskainiz.

Bestalde, Eneritz Borinaga boxeolari ohiak bere kirol ibilbidea izango du hizpide. Eta kirolarekin jarraituz,  Iñigo Vicens entrenatzaileak, udan osasuntsu mantentzeko aholkuak emango ditu.

Bukatzeko, Nerea Mazo aktorea esku artean dituen egitasmo berrien inguruan solastatuko da; eta Yolanda Alzola aurkezlea ere saioan izango dute, besteak besta, udan etxea apaintzeko azken tendentziez hitz egiteko. 

"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera izan ohi da ikusgai, zuzenean, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en