Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Leire Orbe umoregilea eta 'La Basu' abeslaria, gaur, "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Orain ere Bilbotik egingo dute saioa, zuzenean. Ugaitz Alegria aktorea eta Nera musika taldeko Txomin Urdanpilleta bertan izango dira.

  • Leire Orbe, "Barre Librea" saioan

    Leire Orbe, "Barre Librea" saioan. EITB Mediaren artxiboko irudia.

Astearte honetan ere, Bilbon jarritako platoan hartuko ditu Julian Iantzik "Udak Dakarrena" saioko gonbidatuak.

Bertan, besteak beste, Nera taldeko Txomin Urdanpilleta izango da, taldearen azken arrakasten inguruan hitz egiten. Gainera, zuzeneko musika eskainiko du.

Leire Orbe umoregilea ere izango dute gonbidatu, eta Ugaitz Alegria aktoreak, berriz, Yo, la peor del mundo antzezlanaren sekretuak kontatuko ditu. Irailaren 3an, 4an eta 5ean Bilboko Euskalduna jauregian izango dira antzezlanarekin.

Oihan Vega irrati esatariak, bere ibilbidea errepasatzeaz gain, TOP Gaztean pil-pilean dauden kantuen berri emango du.

Horrez gain, Akebaso jatetxeko Izorne Luengok ukitu gastronomikoa emango dio gauari. Jatetxearen nondik norakoak kontatuko ditu, eta bertako zenbait platerekin gozatzeko aukera izango du Julianek.

Bukatzeko, Elena Caballero, La Basu, rap musikaria izango dute saioan. Bere ibilbidea errepasatzeaz gain, abeslaria zuzenean entzuteko aukera izango dugu.

"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera izan ohi da ikusgai, zuzenean, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.