Ur Handitan
22:15ean
Minbiziari buruz, gaur gauean, 'Ur Handitan' saioaren lehen atalean
A.E.|EiTB
Xabier Madariagak gidatuko du erreportaje saioa 22:15ean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.
'Ur Handitan', Xabier Madariagak aurkeztuko duen erreportaje saioa da. Gizartean interesa eta kezka pizten duten gai ezberdinak mahai gainean jarri eta zuzeneko lekuko eta aditu ezberdinen iritziak jasoko dituzte. Astero-astero gai ezberdin batean sakonduko du programak, protagonistengana hurbilduz eta beraien herri, lantoki, edota etxeetara joango dira. Lehenengo saioan minbizia izango dute hizpide, hau gainditze bidean, jarrera baikorrak eta borrokak duten garrantzia azpimarratuz.
Bular minbizia gainditu duen Maite izango da protagonista. Kirurgia, kimioterapia, erradiologia eta tratamendu hormonalaren ostean, borroka gogor eta luze baten ondoren, Behobia-Donostia lasterketan parte hartu du lehen aldiz.
Maiterekin batera, urte hauetan alboan izan dituen familia, lagun, mediku eta harekin batera borroka egin duten beste bi gaixoren testigantzak bilduko ditu Madariagak.
Bizitza helmugan dago, 'Ur Handitan' saioaren lehen atala, gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
en.