Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

Audientzia

Astearteko 'Ur Handitan' saioak audientzia datu bikainak lortu zituen

EiTB

Xabier Madariagak aurkeztutako 'Post-Baserria' erreportajeak saioaren historiako bigarren daturik onena lortu zuen.

  • Xabier Madariaga aurkezlea

    -

Astearteko 'Ur Handitan' saioak harrera bikaina izan zuen ikusleen artean, saioaren historiako bigarren daturik onena lortu zuen, hain zuzen ere. Xabier Madariagak zuzendutako saioak %4,9ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %14,5eko kuota bereganatu zituen.

Post–Baserria erreportajeak baserriaren eta artzainen iragana errepasatzeaz gain, orainaz eta etorkizunaz ere hausnarketa egin zuen. Lan gogorrak bere fruituak eman zituen eta 63.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.