Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

22:15ean

#Etxeangeratu saioa egingo du "Ur Handitan"ek gaur gauean

EiTB

Jendeak etxetik bidalitako bideoekin edota ordenagailuz grabatutako elkarrizketekin osatutako saioa izango da.

0:30

Gaurko erreportajean, etxetik egiteko erronka jarri dio "Ur Handitan" saioak bere buruari. Koronabirusak sortu duen ezohiko egoera honen aurrean nola sentitzen diren azalduko dute. Jendeak etxetik bidalitako bideoekin edota ordenagailuz grabatutako elkarrizketekin osatutako saioa izango da. Beraz, etxean geratu diren herritarrak edota koronabirusari aurre egiteko lanean ari direnak izango dira saio honetako protagonistak.

"Ur Handitan" saioan, #Etxeangeratu, gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.