Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

22:30ean

Etxean denbora luzez egotera ohituta daudenekin, gaur gauean, "Ur Handitan" saioan

EiTB

Etxetik lan egiten jarraitzen du lantaldeak.

0:30
Xabier Madariaga moja batekin hizketan

"Ur Handitan"ek etxetik lan egiten jarraitzen du. Gaurko saio honetan, etxean denbora luzez egotera ohituta dauden horiek izango dira protagonistak.

Aurten ezagutu dituzte Lazkaoko Santa Ana monasterioko mojak, eta beraiengana itzuliko dira. Maria Luisa Zubiarrain, 88 urterekin, monasterioko ahizpa nagusietako bat da. Nola bizi dute klausurako mojek egoera hau? Arraroa al da beraientzat konfinamendua?

La trinchera infinita filmaren zuzendarietako batekin ere egongo dira, Jose Mari Goenagarekin. Filmean lantzen duten gaietako bat da itxialdia, eta horri buruz hitz egingo du. Gainera, Jose Mari etxean lan egitera ohituta dago, eta berari egoera hau ez zaio hain arraroa egiten.

Konfinamenduaz ari gara, baina nola konfinatu kalean bizi bazara? Horri buruz hitz egingo dute Fontso Cantera Barakaldoko etorkinen harrera sareko kideak eta Said Ben Sghir gazte marokoarrak.

Eta, amaitzeko, nazioartera begira jarriko dira. Europan ekonomikoki jarrera gogorrena izan duten bi herrialdeetan bizi diren euskaldunekin hitz egingo dute. Danel Agirre kazetaria da, eta Alemanian bizi da 2012az geroztik. Ane Etxeberria eta Mikel Odriozola gazteak Herbehereetan bizi dira. 

"Ur Handitan", etxetik, etxean jarraitu behar dugun guztiontzat, gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.