Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

22:30ean

Balkoitik kalera, gaur gauean, "Ur Handitan" saioan

EiTB

Etxeko egongelak atzean utzi, eta kalera egingo du jauzi ETB1eko saioak gaur gauean.

0:36
Kalera egingo du jauzi 'Ur Handitan' saioak

Pixkanaka konfinamenduari agur esateko ordua iritsi zaio "Ur Handitan"eko lan-taldeari. Etxeko egongelak atzean utzi, eta kalera egingo du jauzi ETB1eko saioak gaur gauean.

Balkoitik balkoira, bizilagunen arteko harreman berrien testigu izan da itxialdia, eta, egoera berri honen aurrean, aurrez ikusi gabeko hurbiltasun eta batasuna ikusi da komunitate batean baino gehiagotan. Horietako bat da ezagutu dugun Zaldibarko komunitatea.

Saio honetan, komunitateak eta bertako bizilagunek hartuko dute protagonismoa.

Galdakaoko ospitalean erizaina izateaz gain, 6 eta 9 urteko bi semeren ama ere bada Ainara Arana. Arratsaldeko 8etako txaloak sozializatu eta harremanak egiteko momentuak izan direla kontatu du, besteak beste, koronabirusa detektatu eta gela batean hamabost egun pasatu behar izan zituelako bakartuta.

Zaldibarko denda txiki bat da Baratza, eta bertako dendaria Aintzane Sarriugarte, saioaren hurrengo auzokidea. Ezohiko egoera honetan bide berriak irekitzea tokatu zaie dendarekin aurrera jarraitu ahal izateko. Whatsapp bidezko zerbitzua jarri dute martxan, adibidez.

Sagardotegi zein tabernak hutsik, baina sagardo kupelak beteta. Egoera berri honek kinka larrian jarri ditu sagardogileak, eta galera handiak aurreikusi dituzte sektorean. Hemendik aurrera zer gertatuko den aztertzen ari direla kontatu du Aitor Intxaurraga Bizkaiko Sagardogileen Elkarteko presidenteak.

Ofizioz arkitektoa da, baina Zaintza Sareko kidea ere bada hurrengo bizilaguna: Izaskun Narbaiza. Egitarau oparoa osatzeaz gain, adineko emakume batekin harremanetan jarri, eta errekaduak egiten dizkio behar duenean.

Galdakaoko ospitaleko fisioterapeuta eta hiru alabaren ama da Maider San Vicente. Etxean nola moldatu diren eta komunitatean zer giro sortu den kontatu du. Ekintza bat baino gehiago antolatu dituzte auzokideek batera, eta, tartean, euren alaba bikien urtebetetzea, apirilaren erdialdean.

"Ur Handitan, Balkoitik kalera", gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.