Ur Handitan
Audientzia
"Ur Handitan" saioak azken bi urteetako audientziarik onena lortu du asteartean
EITB Media
Xabier Madariagak aurkeztutako 'Ikonikoak' erreportajeak % 4,0ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 9,7ko kuota izan ditu.
-
Xabier Madariaga "Ur Handitan" saioan. Irudia: EITB Media.
Astearte honetako "Ur Handitan" saioak audientziaren harrera bikaina izan du, azken bi urteetako audientziarik onena lortuz: % 4,0ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 9,7ko kuota.
Xabier Madariagak aurkeztutako saioak euskal objektu ikonikoen inguruan egindako erreportajeak 85.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Pilota mundu guztian ezagun egin duten xisterak, bazkalosteak animatu dituzten karta jokoak, Tourreko mendate gogorrenak igo dituzten bizikletak, euskaldunei skatearen mundua erakutsi dien sancheskia... Tradizionaletatik modernoetara, Euskal Herriko objektu ikonikoei errepasoa egin zien astearteko "Ur Handitan" saioak, horien atzean ezkutatzen diren historia eta istorio pertsonalak ezagutuz.