Vikingak
22:30ean
Gazteen munduan murgiltzeko bidaia egingo du "Vikingak" saioak gaur gauean
EITB Media
Hartara, Iruñerriko hainbat gune zeharkatuko dituzte, eta, bidean, Kai Nakai artistarekin egingo dute topo, besteak beste.
Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Zuriñe Hidalgok osatutako hirukoak gazteen munduan murgiltzea izango du helburu gaur gaueko "Vikingak" saioan. Gazteek ze hizkuntza erabiltzen duten, ze janzkera, ze musika duten gustuko eta abar jakin nahiko dute. Hartara, Iruñerriko zona ezberdinak zeharkatuko dituzte, bidean, besteak beste, Kai Nakai artistarekin topo eginez. Halaber vikingek objektu berezi bat ere jasoko dute, euren misioan lagungarri izango dutena.
Hiru protagonistek Euskal Herriko zenbait txoko zeharkatuko dituzte autokarabanan, abenturak bizi bitartean.
"Vikingak" asteazkenetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.