Itxi

Ztanda

Ztanda

Ztanda

Casting-a

Musikaren munduko izar bihurtu nahi duzu? Hartu parte "Ztanda" talent show berrian!

EITB Media

ETB1ek udazkenean jarriko du martxan, baina dagoeneko zabalik dago castingean parte hartzeko aukera. Irabazleak 15.000 euroko saria eskuratuko du.

0:15

Hauxe duzu abesteko gaitasuna eta talentua erakusteko unea: milaka pertsonaren aurrean kantatzearekin egiten baduzu amets, zure betiko desioa abeslari izatea bada, urritik aurrera martxan jarriko dugun "Ztanda" talent show berrian parte har dezakezu.

16 urte baino gehiago badituzu eta ETB1en "Ztanda" lehiaketa berrian parte hartu nahi baduzu, eman izena casting deialdian; zeu izan zaitezke "Ztanda" saioan parte hartuko duten 12 lehiakideetako bat. Irabazleak 15.000€-ko saria eskuratuko du.

ETBn zure ametsari emango diogu ahotsa. Casting deialdia jada martxan dago! Ez galdu zure aukera, zu izan zaitezkeelako euskal kantagintzaren izar berria!