Pilotako erremontea modalitatea ezagutzera ematen duen saioa | Erremontari EITB Media
telebista
Sagardoaren txapelketako hirugarren jardunaldia ''Erremontari''n, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
Sagardoaren txapelketako hirugarren jardunaldian Ansa II eta Zubiri Loitegiren eta Barrenetxearen aurka arituko dira lehen partidan. Bigarrenean, aldiz, Ezkurra-Azpiroz vs Aldabe-Juanenea. Ez ezazu galdu "Erremontari", gaur gauean, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
Pilota
EITB MEDIA
Erlazionatutako edukiak:
Urrizak eta Martirenak bi jokotan menderatu dituzte Loitegi eta Barrenetxea IV.a, eta Ansa II.ak eta Zubirik, aldiz, hiru setetan hartu dituzte mendean Segurola eta Larrañaga. Beñat Segurola eta Iban Larrañaga, bi partidatan bost puntu eskuratuta, sailkapeneko lehen postuan daude.
Urriza eta Martirena: ''Gaur, gehiago jokatu dugu bikote gisa, gora egin dugu, eta hori da asmoa''
EITB MEDIA
Javier Urrizak eta Ibai Martirenak bi jokotan hartu dituzte mendean Julen Loitegi eta Endika Barrenetxea, Sagardoaren Txapelketan, bi jokotan, 15-11 eta 15-7; hala, bost puntu dituzte, "Erremontari" saioaren sailkapenean.
Ansa II.a eta Zubiri: ''Txapelketa irabazten hasi dugu; gustura egoteko moduan gaude''
EITB MEDIA
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik hiru jokotan menderatu dituzte Beñat Segurola eta Iban Larrañaga (7-15, 15-9 eta 8-6); horrenbestez, hiru puntu batu dituzte, Sagardoaren Txapelketan.
Pilota
A. A. | EITB MEDIA
Txapelketak bederatzi jardunaldi izango ditu guztira: ligaxkako zazpi, finalerdietako bat eta ekainaren 24an jokatuko den finala. Partidak ostegunero izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Finala, ostera, astelehenez jokatuko da.
Aurkezleak : Elena Azpeitia, Matxin, Iñigo Aiestaran eta Gaztelu
Ostegunetan, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en
Jarrai gaitzazu :
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa