2018an Euskal Herrian egongo diren kontzertuak eta musika jaialdiak

musika

Kontzertuak eta jaialdiak

2018an helduko direnak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2017/12/28

Ohiko musika jaialdiek ez ezik, Shakiraren, Vetusta Morlaren, Berri Txarraken eta Belakoren birek hainbat geldialdi egingo dituzte Euskal Herrian.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Euskal Herrian geroz eta musika jaialdi gehiago egiten dira, baina hitzordu garrantzitsu horiez gain, astebururo hamaika kontzertu egoten dira, dela disko aurkezpengatik, dela antzoki edota gaztetxeetan antolatu dituzten emanaldi bereziengatik.

2018an ere izango da zer entzun gurean. Urte bukaeran, Durangoko Azokari begira, iritsiko dira seguruenik euskal talde askoren disko berriak, baina aurretik hainbat kontzertu eta festibal aipagarri izango ditugu.

Urtarrilean, adibidez, nabarmentzeko modukoa da Gatibuk Atarrabian urtarrilaren 5ean emango duen kontzertua, oraingoz datorren urterako pare bat soilik iragarri ditu eta. Gainera, egun berean, Astigarragako Petritegi sagardotegiak Deloreanen zuzenekoa hartuko du.

Otsailean, 40 Minutu Rock jaialdia egingo dute Durangon, non, besteak beste, Glaukomaren, Su Ta Garren, Gatiburen eta Des-Kontrolen musika nagusituko den. Hilabete berean, Belakok Render mumb argitaratuko du, eta Bilbon arituko dira otsailaren 24an, Euskalduna Jauregian. Gerora helduko dira Iruñeko (apirilak 21) eta Gasteizko emanaldiak ere (maiatzak 19).

Martxoan bukatuko du atsedenaldia Izarok, eta Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen izango da diskoa aurkezten, martxoaren 8an, 9an, 16an eta 24an, hurrenez hurren. Dena den, Izarorena ez da martxoko zita garrantzitsu bakarra izango. Izan ere, hilaren 17a kolosala izango dela ziurtatu dute Berri Txarrak taldekoek. Orduantxe harrapatuko dute Bizkaia Arena, milaka jarraitzaileren aurrean Infrasoinuak laneko abestiak taularatzeko.

Estilo oso ezberdinak lantzen dituzten bi artista egongo dira Bilbon apirilean. Alde batetik, Joe Satrianik Euskalduna Jauregia bisitatuko du apirilaren 6an. Bestetik, La Pegatinak Kafe Antzokia astinduko du apirilaren 11n.

Udaberri giroan barneratuta, Iruñea Rock jaialdia egingo dute berriro Iruñean, maiatzaren 25ean eta 26an. La Raiz, Doctor Deseo, La M.O.D.A. eta Reincidentes izango ditu protagonista 2018ko edizioak. Hilabete berean, bi egunez jarraian, Fito & Fitipaldisen musika entzungo da Barakaldoko BEC erakustazokan, eta Sweet Californiak gaztetxo ugari eramango ditu Bilboko Euskalduna Jauregira.

Atzo jakin genuen, gainera, Shakirak baduela dagoeneko data Barakaldoko zuzenekorako. Hain zuzen ere, ekainaren 30ean hartuko du BECek abeslari kolonbiarraren saioa. Egun berean Guggenheim Museoaren zabaldegian arituko da Vetusta Morla. Esan gabe doa, ekainaren 23an eta 24an Azkena Rock Festival jaialdiak rock musikaz jantziko duela Gasteiz. Hurrengo urteko gonbidatuen artean Gluecifer, Turbonegro eta Man Or Astro-Man? daude.

Uztaileko lehenengo egunean Ringo Starren musikak bustiko du Bizkaia Arena, eta egun batzuk geroago helduko da Bilbao BBK Live jaialdia luxuzko musikariekin: Gorillaz, The xx, Noel Gallagher, David Byrne eta The Chemical Brothers, besteak beste. Hilabete amaieran, berriz, Mundaka Festivalek hartuko du lekukoa. Hantxe ikusiko ditugu Depedro, Fink eta Bunbury.

Bukatzeko, oraingoz iragarritako kontzertuen artean dago, baita ere, Dani Martinek urriaren 20an Barakaldon emango duena. Leku berean ospatuko dute Bime Live jaialdia urriaren 25ean eta 26an, baina oraindik ez dute egitaraua aurreratu.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Maketa Lehiaketa… Finala Apirilaren 27an Maketa Lehiaketa…
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena