Ekonomia
Ustelkeria kasua
Alfredo de Miguel Arabako diputatua atxilotu dute, eroskeriagatik
Erredakzioa
Atxilotuen artean Herri Kontuen Euskal Epaitegiko aholkularia (Alfonso Arriola), Araba Buru Batzarrareko Aitor Telleria edota Iratxe Gaztelu EAJko hautagaia daude, Herrizaingo Sailak azaldu duenez.
Atxiloketa goizeko 7:00etan izan da. Herrizaingo Sailak jakinarzi duenez, Gasteizko 4. Auzitegiak agindutako atxiloketak izan dira gaurkoak.
Lehen atxilotua Arabako Toki-administrazioko diputatua izan da. Radio Euskadik jakitera eman duenez, Arabako beste toki batzuetan egin dituzte gainontzeko atxiloketak.
Atxilotuen artean Alfonso Arriola dago, Miñanoko Parke Teknologikoko zuzendari ohia (egun Herri Kontuen Euskal Epaitegian aholkulari lanak egiten ditu).
Aitor Telleria Araba Buru Batzarreko kidea eta Gasteizko Udalean zinegotzi ohia ere atxilotuen artean dago.
Azken hauteskundeetako EAJko hautagaia, Iratxe Gaztelu, ere atxilotu dute (Alfredo de Miguel-en emazatea da).
Auzia sekretupean dago. Atxilotuak auzitegian daude oraindik.
Bestalde, Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak esan du oraingoz ez duela kasuaren xehetasunik eta errugabetasun-presuntzioa errespetatzearen alde egin du.
Dena den, Justiziari laguntzeko prest agertu da, dena argitzeko bidean, eta De Miguel auzipetzen badute honek dimisioa aurkeztu beharko lukeela eta egindakoagatik erantzukizunak eskatuko dituela azpimarratu du.

